Eusko, Euskal Herriko tokiko moneta, duela ia 12 urtetik existitzen da.
Proiektuak hasieratik aurreikusi zuen, eta Euskoak geroztik eman dituen pausoei esker, duela bi urte gogoeta bat abiatu ahal izan da mugaz gaindiko tokiko moneta baten sortzeko. Baztanen eta Oarsoaldean esperientzia pilotu bat egiteko lehen ikerketa juridikoak egiten ari dira. Eta Hego Euskal Herrian tokian tokiko lan bat hasia da horrelako proiektu bati buruzko atxikimendua baieztatzeko.
Aurre lanketa horietan, Ipar Euskal Herriko populazioa ere galdezkatu behar da gure ustez. Galdetegi honen helburua da Euskoa erabiltzen dutenen praktikak (norbanakoak, profesionalak, elkarteak edo kolektibitate publikoak) eta oraindik Euskal Monetako kide ez direnen praktikak hobeto ezagutzea. Hori, tokiko monetari buruzko pertzepzioak eta lurraldeko praktika ekonomikoak hobeki ezagutzeko.
Proiektu honen partaideei eta laguntzaileak eskertzen ditugu :